Mendekotasunak gainditzea: alkohola, drogak eta abar

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
hemen ere eskuratu dezakezu: Mendekotasunak gainditzea: alkohola, drogak eta abar
Sarritan, elkarri estu loturik egon ohi dira mendekotasuna eta nahasmendu psikologikoak, eta tratamendu espezifikoa, osoa eta diziplinartekoa behar izaten dute, patologiaren bi alderdiei ekiten diena.
Adikzio-arazoek eragotzi egiten dute pazienteen bizitza soziala, lanekoa edo familiarra, substantzia batzuen abusu-eredua edo haiekiko mendekotasuna dela medio, eta kalte fisikoak ere eragiten dituzte. Bere mendekotasun-eredu bereizgarria izan ohi du adikzio bakoitzak, eta sintomak ere desberdinak izaten dituzte: delirium tremensa alkoholikoek, eta deliriozko ideiak, depresioak eta produktu toxikoek eragindako psikosiak, besteak beste. Berariazko programak daude bai adikzio horietarako, bai substantzien kontsumoan oinarriturik ez daudenetarako, eta tratamenduaren fase guztiak hartzen dituzte barne: desintoxikazioa, mendekotasuna gainditzea eta gizarteratzea.
Hauek dira tratamenduaren helburuak:
-Pertsonaren bizi-kalitatea hobetzea, aldi berean ekinez arazo psikiatrikoari eta adikzioari.
-Patologia dualari lotutako gatazka psikologiko sakonak tratatzea.
-Harreman familiarrak eta sozialak erraztea.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›