Ziurtagiri psikoteknikoak

Gaitasun-agiri medikoa ezinbestekoa da gidatzeko, animalia arriskutsutzat sailkatutako maskotak edukitzeko, zaintzaile-lana egiteko, aisialdirako ontzietarako titulua eskuratzeko, armez ehizan ibiltzeko eta garabi-operadorea izateko.
Baimendutako zentro batera jo behar dugu ziurtagiri hori eskuratzeko; bertan zenbait proba egingo dizkigute, eskatu dugun jarduera egiteko gai garela egiaztatzeko.
Sendagile batek eta psikologo batek egiten dituzte proba arin horiek, frogatzeko gure gaitasunak ez daudela egin nahi dugun jarduera hori egiteko eraldatuta edo gutxituta.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Gidabaimena

Armak edukitzeko ziurtagiria

Aisiako ontziko patroia izateko ziurtagiria

Animalia arriskutsuak edukitzeko gaitasun-agiria