Traumatismoetan eta beraien ondorioetan espezializatutako medikuntza-adarra da traumatologia.
Traumatologoa izateko, pertsonak medikuntzako unibertsitate-karrera egin eta, ondoren, urte batzuetan BAME prestakuntza berezia egin behar izan du. Traumatologia medikuntzako eta kirurgiako espezialitatea da: kirurgia ortopedikoa ere esaten zaio.
Traumatologia ez da arduratzen soilik traumatismoak eragindako lesioez; horretaz gain, bizitza osoan aparatu lokomotorrean eragina duten sortzetiko edo harturiko lesioak aztertu, prebenitu, tratatu eta sendatzen ditu. Azpimarratu egin behar da, hezurretako gaitzez ez ezik, lotailuei, artikulazioei, muskuluei eta tendoiei eragiten dieten gaitzez ere arduratzen dela.
Hona hemen patologiarik ohikoenetako batzuk: hezurretan: hausturak; lotailu eta artikulazioetan: bihurrituak, lokadurak, hausturak, artritis traumatikoak; muskulu eta tendoietan: zuntz-hausturak, hematomak, kolpeak, tendinitisak eta abar.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: