No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Izapide ugari egin behar izaten dira senideei edo lagunei azken agurra emateko.
Horrelakoetan, izapide horiek egiten espezialista den jendearen laguntza behar izaten da, ez baitugu jakiten zer eta non egin behar den: nola jaso medikuaren egiaztagiria, noiz atera behar den gorpua, erraustu behar den ala ez den, eskelak nola jarri, hileta parrokian egin ala ez, zer hilkutxa hautatu eta abar…
Hileta-zerbitzu osoa eskaintzen duten laguntzaileak hautatu ditugu, eta geu arduratzen gara izapide guztiez. Profesional ugari ditugu heriotzaren bat izan duen familiari laguntzeko eta hileta-zerbitzuei buruzko aholku pertsonalizatua emateko, eguneko 24 orduetan.
Zerbitzu osoa eskaintzen dute laguntzaile horiek: beilatokiak dituzte, errausketaz edo ehorzketaz arduratzen dira, behar izanez gero gorpua garraiatu egiten dute, laguntza psikologikoa emateko espezialistak dituzte, eta izapide guztiak egiten dituzte (medikuaren egiaztagiria eskuratzea, loreak erostea…, baita prozesu osorako finantzaketa lortzea ere).
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›