IMQ osasun-aseguruak

84 urteko eskarmentua bildu duen talde indartsua osatzen du IMQk. Euskadin osasun pribatuaren alorreko konpainia liderra da, eta Estatuko handienetako bat.

IMQk eskaintza integrala du, eguneroko jardunari esker; izan ere, orotariko produktuak eskaintzen ditu, zentro eta klinika propio berriak irekitzen ditu etengabe, hiru lurralde historikoetan du presentzia, eta bikaintasunarekiko, profesionaltasunarekiko eta zerbitzuarekiko konpromiso tinkoa adierazten du. Bezeroek bizitza-zikloan behar litzaketen premia guztiei erantzuten die, irtenbide pertsonalizatuak, berritzaileak eta kalitatekoak eskainiz. Orobat, gure erkidegoan eta osasun-alorrean hobekien baloratutako konpainia da, bezeroen % 94k zerbitzuekiko gogobetetasun-maila altua adierazi baitu.

Gaur egun, Euskadiko 354.000 pertsonari eta 1.000 enpresari baino gehiagori eskaintzen die osasun-estaldura IMQk. Gainera, IMG Prevencionen bidez, osasun-alorreko zerbitzua ere eskaintzen die 4.900 enpresatik gorako 135.000 langileri.

IMQko bezeroek sendagile-talde zabala dute eskura: 1.752 profesional eta Euskadiko osasun-sare pribaturik handiena. Izan ere, 11 zentro propio eta espezialitate mediko-kirurgikoen aukera zabala eskaintzen ditu.

Estatuan, eta SegurCaixa Adeslas bazkide estrategikoarekin lotu duen aliantzari esker, IMQk laguntza-sare zabala eskain dezake: 43.000 profesional eta 1.150 zentro, tartean ospe handiko osasun-zentroak, hala nola Teknon zentro medikoa eta Ruber Internacional eta M.D. Anderson ospitaleak, besteak beste. Era berean, atzerrira joaten direnerako bidaia-laguntza ere badauka, eta abangoardiako nazioarteko kliniketara joateko aukerako estaldura ere eskaintzen du.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

IMQ Aktiboa

IMQ Autonomoak

IMQ Urdina

IMQ aseguruak: IMQ Nazioartekoa

IMQ Hortz Asegurua

IMQ Urrea

IMQ Urrea Plus

IMQ Kirola

IMQ Eguneroko Baja