Emakumeen osasun integralari erantzuten dion medikuntzaren adarra da. Obstetrizia (latineko «obstare», «zain egotea» hitzetik) arduratzen da emakumearen aldi ugalkorraz (haurdunaldia, erditzea eta puerperioa) eta ginekologia medikuntzako eta kirurgiako azpiespezialitatea, berriz, emakumeen ugaltze aparatuko (umetokiko, baginako, tronpetako eta obulutegiko) gaixotasunez arduratzen da. Aldian behin bisitatu behar da ginekologoa. Lehenengo bisita lehen hilekoarekin batera egin beharko litzateke. Une horretan, gertatuko diren aldaketen eta sexualitateari lotutako kontuen berri emango dio ginekologoak pazienteari, batez ere lehen sexu-harremanak hasten dituenean.
Aldian aldiko ginekologia-azterketari esker, nabarmen murriztu ahal izan da minbizi ginekologiko batzuek (hala nola zerbixekoak, bularretakoak eta obulutegikoak) eragindako heriotza-tasa.
Izan ere, pronostikoak eta biziraupen-tasak harreman zuzena dute diagnostikatzen diren unean duten hedadura-mailarekin. Horregatik, funtsezkoa da aldian-aldian azterketa egitea. Osasuntsu dauden emakumeei dagokienez, urtean behin azterketa ginekologikoa egitea aholkatzen da.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Azterketa ginekologikoa 40 urtetik gorako emakumeei

Azterketa ginekologikoa 40 urtetik beherako emakumeei