Kirolak eta, oro har, jarduera fisikoak giza organismoan dituen ondorioak aztertzen dituen espezialitate medikua da kirol-medikuntza, gaixotasunak eta lesioak prebenitzeko eta tratatzeko.
Hartara, kirol-medikuntzako sendagile espezialista medikuntzako lizentziaduna da baina, horretaz gain, espezialitate-prestakuntza ere eskuratu du jarduera fisikoaren fisiologiari eta biomekanikari, psikologiari, nutrizioari, kardiologiari, podologiari, entrenamenduei eta abarrei buruzko ezagutzak eskuratzeko. Gaur egun, jardun fisikoa ezinbestekoa da gure osasunean, eta egunero egin beharra dago.
Frogatuta dago jarduera fisiko erregularra egiteak, sasoian mantentzen laguntzeaz gain, gaixotasunak prebenitu ere egiten dituela. Orobat, jarduera fisikoak onurak dakartza gaixotasun kardiobaskularretan, osteomuskularretan, metabolikoetan eta egoera fisiko orokorrean, gaixotasunak prebenitzen eta osasuna sustatzen laguntzen duen heinean. Halere, ez da komeni inolako jarduera fisikorik egitea, aurretik ariketa hori egiteko ahalmen fisikoa dugun jakin gabe. Ildo beretik, gure adinerako, pisurako eta gaitasun fisikorako gehien komeni zaizkigun jarduerak zein diren jakitea ere komeni zaigu.
Hain zuzen, kirol-mota, iraupena, maiztasuna, dieta eta abar zehazten lagunduko digu kirol-medikuntzak.
Laburbilduz: «kirola egin behar da, bai, baina seguru jokatuz»
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Kirol-medikuntzako espezialistaren hurrengo kontsulta

Kirolerako gaitasuna egiaztatzeko azterketa medikoa

Lehiaketako kirolerako azterketa medikoa

Eliteko kirolerako azterketa medikoa

IMQ Kirola

Kirol-errendimenduaren ebaluazio genetikoa