Ikusmen-aparatuko gaixotasunak eta gabeziak diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratzen den espezialitate mediko-kirurgikoa da oftalmologia.
Oso esparru zabala da, begiari erasaten dioten gaixotasunak ugariak direlako eta begia gaixotasun sistemiko askoren adierazpidea delako (adibidez, baskulitisarena, diabetesarena edo hipertentsioarena).
Ez dira nahasi behar oftalmologoa (okulista esan ohi zaion hori, oftalmologiako mediku espezialista) eta teknikari optikoak. Oftalmologoak begietako gaixotasunak diagnostikatu eta tratatzen ditu, begietako kirurgia egiten du eta ikusmen-arazoak zuzentzeko lentillak agindu eta doitzen ditu. Teknikari optikoek, berriz, betaurrekoak, lentillak, markoak eta ikusmena zuzentzeko bestelako gailuak diseinatu, egiaztatu eta muntatzen dituzte. Oftalmologoen aginduak (errezetak) gauzatzera mugatzen dira. Teknikari optikoek ezin dute begiko gaixotasunik diagnostikatu edo tratatu.
Honako hauek dira begiari erasaten dioten gaixotasunik ohikoenak:
· Glaukoma: begi-barruko presioa handitzeak eragindako endekapen-gaixotasuna da.
· Katarata edo begi-lausoa: begi barruan dagoen lente naturalak (kristalinoak) gardentasuna galtzen duenean sortzen da. Begiko kristalinoan sortzen den lauso horrek ikusmena galarazten du.
· Erretina-askatzea: begiaren geruza hori urratzen denean sortzen da erretina-askatzea. Euli modukoak hegan edo argi-distirak ikustea izan daiteke urraduraren ezaugarri adierazgarrietako bat.
· Begi lehorra: begi-globoak malkoen bidez hezetasun nahikorik lortzen ez duenean sortzen da begi lehorraren patologia.
· Akats errefraktiboak: besteak beste, miopia (hurbil dauden gauzak ondo ikusten dira baina urrunera lausotu egiten dira), hipermetropia (urrunekoak ondo ikusi arren, hurbil dauden gauzak lauso ageri dira), astigmatismoa (irakurtzean nekea sentitzen da eta hurbilekoa txarto ikusi), presbizia (40 urteren inguruan sortzen da; 40 cm ingurura dauden gauza txikiak argi ikusten zailtasuna. Akats horiek guztiak zuzentzeko, lenteak edo kirurgia erabil daitezke.
Aldian-aldian oftalmologoarengana joatea da gaixotasun horien kontra borrokatzeko modurik onena.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Miopiaren, hipermetropiaren eta astigmatismoaren kirurgia

Kontsulta: oftalmologiako espezialista

Azterketa oftalmologikoa

Oftalmologiako ebakuntza kirurgikoak