Gure gorputzaren funtsezko funtzioetako bat da arnasketa. Gure gorputzeko organoek arnasaren bidez airetik hartzen dute beren funtzioak egin ahal izateko ezinbestekoa duten oxigenoa, eta karbono dioxidoarekin trukatzen dute, gorputzak kanporatu behar duen hondakin-gas edo -substantziarekin, alegia. Arnas aparatuaren kasuan, oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzen dira.
Arnasketan organo hauek hartzen dute parte: sudur-hobiek, faringeak, laringeak, trakeak, bi bronkioek eta bi birikek.
Hiru fase ditu arnasketak:
~Arnasa hartzea. Kanpoaldeko saihetsarteko muskuluak uzkurtu eta saihetsak eta bularrezurra igotzen dira, eta diafragma jaisten. Horrek guztiak handitu egiten du bular-kaxaren edukiera, zabaldu egiten dira birikak eta oxigeno asko daukan airea sartzen da.
~Gasak trukatzea. Oxigeno asko daukan airea biriketako albeoloetaraino iristean gas-trukaketa gertatzen da: CO2 albeolo barrura sartzen da eta O2 odol-kapilarretan dagoen odolera.
~Arnasa botatzea. Kanpoaldeko saihetsarteko muskuluak erlaxatu, saihetsak eta bularrezurra jaitsi eta diafragma igo egiten da. Ondorioz, birikak uzkurtu eta CO2 asko daukan airea kanporatzen da.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: