Erabiltzaile hori
IMQ BienStar plataforman (“Plataforma”) alta emateko unean jakinarazi zitzaizun bezala, zure datuen tratamenduaren arduraduna edo erantzunkidea, kasuan kasu, IMQ CLUB VIDALIS, S.A.U. (Grupo IMQ sozietatea) zen, helbidea: Máximo Aguirre kalea 18 bis, 48011 PK eta IFK A95189866, eta/edo SERVICIOS DE CONCILIACIÓN EB, S.L., helbidea; Julio Urquijo Kalea 2, 4. lokala, 48012 PK eta IFK B95568234.
Mezu honen bidez jakinarazten dizugu IMQ CLUB VIDALIS, SAU enpresak ez duela erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzeko ardurarik edo erantzunkidetasunik izango 2021ko abenduaren 10(e)tik aurrera. Data horretan, datuak babesteari buruzko araudiaren eskakizunen arabera, zure datuak ezabatuko dira plataforma honetan.
Une horretatik aurrera, datuen tratamenduaren arduradun bakarra SERVICIOS DE CONCILIACIÓN EB, S.L. izango da (haren datu eta informazio osoa Plataforman aurkituko duzu).
Zalantzarik izanez gero, IMQ CLUB VIDALIS, S.A.U. enpresarekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: dpd@imq.es edo SERVICIOS DE CONCILIACIÓN EB, S.L. enpresarekin: [DPD@sersanit.com].
Gogorarazten dizugu, zure datuak ezabatu arte, IMQ CLUB VIDALIS, S.A.U. eta/edo SERVICIOS DE CONCILIACIÓN EB, S.L. enpresen aurrean datuak babesteko dituzun eskubideak erabil ditzakezula, honako bide hauetakoren bat erabiliz:
(I) IMQ CLUB VIDALIS, S.A.U.: a) posta arruntez, Máximo Aguirre kaleko 18an (bis), Bilbon; edo b) posta elektronikoz, dpd@imq.es helbidera zuzenduta.
(II) SERVICIOS DE CONCILIACIÓN EB, S.L: [dpd@sersanit.com].
Bi kasuetan, NANaren kopia irakurgarria edo bere nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiri bat aurkeztu beharko du. Eskubide horiek erabiltzea doakoa da.
Barkatu eragozpenak.