Kirurgia kardiobaskularra

Kirurgialari kardiobaskularrek bihotza eta odol-hodiak operatzen dituzte, aparatu kardiobaskularreko gaixotasunek edo gorabeherek eragindako kaltea sendatzeko.
Gaixotasun kardiobaskularra esaten zaio bihotzari edo odol-hodiei erasaten dionari.
Honako hauek dira gaixotasun horietako batzuk:
Kardiopatia koronarioa. Bihotz-gaixotasunik arruntena da, eta bihotzera doazen arterietan plaka pilatzen denean sortzen da.
Arteriopatia koronarioa ere esaten zaio: arteriak estutu egiten dira eta, ondorioz, bihotzak ez du odol eta oxigeno nahikorik jasotzen eta miokardio-infartua sor daiteke.
Bihotzeko gutxiegitasuna. Miokardioa (muskulu kardiakoa) ahultzen denean eta odol oxigenodun nahikoa ponpatzeko indarrik ez duenean sortzen da. Bihotzaren eskuinaldeari edo ezkerraldeari eragin diezaioke, eta sintoma karakteristikoak eragiten ditu.
Balbuletako gaixotasunak. Bihotzean dauden lau balbuletakoren bat, edo guztiak, txarto dabiltzanean sortzen dira. Gerta daiteke balbula zulatuta egotea eta odola kontrako norabidean joatea, edota arrazoi ugari tarteko (batzuk sortzetikoak) balbula nahikoa ez irekitzea.
Arteriopatia periferikoa. Hanketako eta oinetako arteriak estutzen direnean gertatzen da, arterioesklerosi-plaka (kolesterol-pila) metatu izanaren ondorioz.
Odolak eta oxigenoak hanketara iristerik ez dutenean, nerbioak eta ehunak kaltetu egin daitezke.
Tronbosia. Odol-hodi batean koagulu bat sortzen denean gertatzen da, eta sistema arterialean nahiz sistema benosoan gerta daiteke. Sistema arterialean gertatzen denean, arteria bat kaltetuta egotea eta kolesterol-plaka bat edukitzea izaten da arrazoia, normalean. Sistema benosoan gertatzen denean, berriz, barizeak izaten dira arrazoia: odola geldo dabilelako eta zainak zabal-zabal eginda daudelako, odol geldia koagulatu egiten da.

Ebakuntza aurreko, ebakuntzako eta ebakuntza osteko prozesua biltzen du kirurgia kardiobaskularrak, patologia-multzo hauetan:
~Bihotzeko, perikardioko eta odol-hodi handietako anomalietan.
~Bihotzeko eta odol-hodi handietako sortzetiko anomalietan.
~Aortaren segmentu guztietako patologietan.
~Aortaren goialdeko enborretako patologietan.
~Arterietako eta benetako patologietan.
~Odol-zirkulaziorako laguntzetan.
~Bihotz-transplanteetan.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: