Errehabilitazioa/Fisioterapia

Beharrezkoa da, lehenengo eta behin, medikuntza fisikoaren eta errehabilitazioaren espezialitatea batetik, eta fisioterapia bestetik, bereiztea.
Ezintasunaren diagnostikoaz, ebaluazioaz, prebentzioaz eta tratamenduaz arduratzen den medikuntzako espezialitatea da medikuntza fisikoa eta errehabilitaziokoa, ahalik eta gaitasun funtzional eta independentzia-maila handiena mantentzea edo berreskuratzea helburu duena. Espezialitate hori eskuratzeko ezinbestekoa da medikuntzako lizentzia burutu eta ondoren BAME prestakuntza berezia egitea. Izan ere, horrela eskuratzen da patologia traumatologiko, erreumatologiko, neurologiko eta arnasketako batzuk diagnostikatzeko eta tratatzeko gaitasuna.
Sendagile errehabilitatzaileak erabakiko du fisioterapia-saioetan ezarriko den tratamendua.
Fisioterapiari dagokionez, honela defini daiteke: eskuzko edo tresna bidezko bitarteko fisikoak erabiliz, disfuntzio somatikoek, psikosomatikoek eta organikoek erasandako pertsonak sendatzeko, errehabilitatzeko eta egokitzeko egiten diren jarduera eta teknikoen artea edo zientzia.
Fisioterapia prebentziokoa izan daiteke, osasun-arazoak saihesteko helburua badu, edota sendatzekoa bestela.
Horretarako hainbat bide natural erabil ditzake (ura, argia edo elektrizitatea, adibidez), edota masajea eta ariketa. Fisioterapian espezializatutako osasun-profesionala da fisioterapeuta. Fisioterapiak teknika ugari biltzen ditu, hala nola eskuzkoak, masajearen bidez edo kinesioterapia bidez, gorputz-atalak mugitzeko indarra ezarriz, edota gorputz-jarrerak hobetzeko luzatzeak eta ariketak eginez. Bestelako agente fisikoak ere erabil ditzake, hala nola elektroterapia (korronte elektrikoak ezarriz), ultrasoinuak, termoterapia (beroa ezarriz), krioterapia (hotza ezarriz) nahiz hidroterapia (urpeko teknikak erabiliz). Era berean, gailu mekanikoak ere erabiltzen dituzte, presioa egiteko (presoterapia) eta, horrela, zirkulazioa hobetzeko.
Fototerapian argia erabiltzen dute, ultramorea batzuetan eta infragorria besteetan, larruazaleko tratamenduak egiteko.
Magnetoterapiak eremu elektromagnetikoak erabiltzen ditu, muskuluetako nahasmenduak sendatzeko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Kontsulta: errehabilitazioko eta medikuntza fisikoko espezialista

Errehabilitazioko eta medikuntza fisikoko espezialistaren hurrengo kontsulta

Etxez etxeko fisioterapia

Fisioterapia osasun-zentroan

.

Errehabilitazio kardiakoa

Pelbis zoruaren errehabilitazioa