Kontsulta geriatriako espezialista

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
hemen ere eskuratu dezakezu: Kontsulta geriatriako espezialista
Espezialitate mediko horrek ikuspegi oso batetik heltzen die adineko jendearen gaixotasunei, barne direla osasun fisikoa, funtzionala, kognitiboa, afektiboa eta soziala. Eginkizuna: pazientearen osasun-alor guztiak koordinatzea, haren bizi-kalitatea hobetuko duen tratamendua eskaintzeko.
Adineko jendea hainbat aldiz joan ohi da bizitzan zehar zenbait mediku espezialistarengana; sarritan, baina, bereizita ematen dizkiete diagnostikoak eta tratamenduak, ikuspegi osorik gabe. Gainera, urteek aurrera egin ahala aldatu egiten da patologien eragina; beraz, koordinatu eta lehenetsi egin behar dira tratamendurik egokienak, eta pertsona bakoitzaren berariazko premietara egokitu. Hori da, hain zuzen ere, mediku geriatraren eginkizuna.
Adineko pertsona hauentzat dira geriatriako kontsultak: zenbait gaixotasun kroniko pairatzen eta ondo sentitzen ez direnentzat, edo arazo kognitiboak, funtzionalak, fisikoak edo emozionalak jasaten hasi direnentzat. Adinekoaren ahalmenen murrizte-sintomaren bat agertuz gero, kontsultara joatea komeni da.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›