Otorrinolaringologia

Belarriko, sudurreko eta eztarriko patologiez arduratzen den espezialitate medikoa da otorrinolaringologia. Gure egunerokoan oso garrantzitsuak diren alderdiak artatzen ditu, hala nola hizkera, entzumena, arnasa eta oreka.
Otorrinolaringologoak medikuntza egin du lehenik eta behin, eta otorrinolaringologiako espezialitatea ondoren, BAME prestakuntzaren bidez.
Espezialitate horren ardurapean dauden patologiak dira, besteak beste:
• Akufenoak edo tinnitusak: etengabe irauten duten burrunbak edo zaratak dira. Gerta daiteke batzuetan apaltzea, baina ez dira desagertzen tratamendu egokia jaso ezean.
• Zorabioak edo bertigoak: belarrian dagoen oreka-sistemako arazoek eragindako sintomak dira. Gerta daiteke (baina askoz gutxiagotan izaten da) nerbio-sistema zentraleko arazoek eragindakoak izatea. Burua eta gorputza lekualdatu egiten diren sentsazioa du gaixoak, nahiz eta benetan halako mugimendurik egon ez.
• Entzumena galtzea edo gorreria: askotan gertatzen da adineko pertsonengan. Dena dela, beste arrazoi asko ere badaude entzumena galtzeko; adibidez, trauma akustiko batek edo indar handiko zarata batek barneko belarria mintzea.
• Arreta berezia egin behar zaio bat-bateko gorreriari. Bat-batean sortzen den patologia hori premiaz artatu behar da, garaiz tratatu ezean itzulezina bihur daiteke eta. Nerbio akustikoa bat-batean handitzen denean sortzen da, gehienetan birus batek eraginda. Larrialdi medikotzat jotzen da.
• Sinusitisa: zulo sinusaletako infekzioa izaten da, bakterioek eragindakoa. Normalean prozesu alergikoa edo katarroa etortzen da lehenengo, eta erraza izaten da halakoekin nahastea. Sudur-trenkada okerra izateak halako patologiak errazten ditu, sinu paranasalak irekitzea galarazten baitu. Sinu paranalasen gaixotasuna (sinusitisa) kronikoa edo akutua izan daiteke.
• Loaren apnea: arazo ugari eragin ditzake, pazienteari ongi lo egitea galarazten diolako. Izan ere, loa eteten du, gauean apneak edo arnas-etenak eragiten dituelako. Tratamendu medikoa edo kirurgia egitea agin dezake otorrinoak, behin betiko zurrunga egiteari uzteko. Beste aukera bat: CPAP izeneko gailua gomendatzea, sintomatologia hobetzen laguntzeko.
• Ziurrenik, zurrungak dira traba handiena eragiten duten patologiak, pertsonari berari ez ezik ingurukoei ere egiten dielako traba. • Disfagia: irensteko arazoari esaten zaio.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: