OMEren arabera, hauxe da nahasmendu mentala: oinarrizko prozesu psikologikoetan —emozioa, motibazioa, kognizioa, kontzientzia, portaera, pertzepzioa, ikaskuntza edo hizkuntza— eragiten duen nahasmendu emozionala, kognitiboa edo portaerakoa. Horren ondorioz, bizi den gizarte- eta kultura-ingurunean txertatzeko arazoak ditu pertsonak, eta ondoez subjektiboa sortzen da.
Gure osasun mentala zaintzeko, honako hauek zaindu behar ditugu:
~Elikadura-ohiturak: dieta orekatua egin behar dugu.
~Autozaintza: higiene pertsonala, janzkera eta abar zaindu behar ditugu.
~Bizimodua: bizitzako gauza garrantzitsuez eta aisialdiaz gozatu behar da, estresa eta gehiegikeriak saihestu, sedentarismoa ekidin eta abar.
~Toxikoen kontsumoa: substantzia toxikoen kontsumoa saihestu behar dugu.
Garrantzitsua da jakitea gaixotasun mentalak tratatu eta sendatu egin ahal direla, edota gaixotasun mentala duen pertsonaren bizi-kalitatea hobetzeko aukera dagoela.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

.

Psicología

Mendekotasunak gainditzea: alkohola, drogak eta abar

Tabakoari uzteko tratamendua