Azterketa ginekologikoa 40 urtetik gorako emakumeei

hemen ere eskuratu dezakezu: Azterketa ginekologikoa 40 urtetik gorako emakumeei
Emakumeek nahitaez joan behar dute aldian behin ginekologoarengana, azterketa ginekologikoa egitera, larriak izan litezkeen gaixotasunak garaiz antzeman eta, oro har, osasun-egoera onari eusteko.
Urtean behin egitea komeni da.
Azterketa osoa izaten da, non, adinaren arabera, proba batzuk edo beste batzuk egiten baitira, adin-tarte horretako gaixotasunik ohikoenen sintomarik baden jakiteko.
Lehenbiziko azterketa ginekologikoa 13 eta 15 urte bitartean egitea komeni da, adin-tarte horretako neska gehienak pubertaroan egoten baitira. Ondoren, profesionalak erabakiko du noiz egin hurrengo bisitak.
Hona egiten diren probetako batzuk:
~~Zitologia edo papanicolau-testa: lagina ateraz, umetoki-lepoko minbizia eragin lezaketen alterazioak edota giza papilomaren birusa antzeman daitezke, bai eta baginako floraren alterazioak edota infekzioak ere, hala nola kandidek edo gardnerellek eragindakoak.
~~ Ekografia ginekologikoa: ultrasoinuak erabiliz, emakumeen ugaltze-aparatuko, umetokiko eta obarioetako irudiak lortzen dira, erradiazioetara jo beharrik izan gabe. Irudi-proba horri esker, emakumeen organoei erasaten dieten alterazio anatomikoak diagnostika daitezke, hala nola miomak, kisteak eta polipoak, besteak beste.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›