Animalia arriskutsuak edukitzeko gaitasun-agiria

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Animalia-arraza jakin batzuk dituzten edo eduki nahi dituzten pertsonek horretarako gaitasuna dutela egiaztatzeko mediku-azterketa egin behar dute. Animalia arriskutsutzat jotzen dira, besteak beste, Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffordshire Terrier, Rottweiler, Argentinako dogoa, Brasileko Fila eta Tosa Inu arrazetako txakurrak.
Osasun-egiaztagiria eskuratu ondoren, udalera jo behar da.
Udalean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bete beharreko tramiteak:
¬Mediku-ziurtagiria.
¬NANaren fotokopia.
¬Nortasun-agiriaren tamainako argazkia.
¬Aurrekari penalen ziurtagiria eskatzeko baimena.
¬Udal-tasak ordaintzea.
¬Animalia arriskutsurik edukiz gero, hirugarrenei eragindako kalteak estaltzeko erantzukizun zibileko aseguruaren ziurtagiria eta ordainagiria. Estaldurak 120.000 €-koa izan behar du gutxienez.
¬Eskabideak: lizentzia, erregistroa.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›