Kontsulta: oftalmologiako espezialista

hemen ere eskuratu dezakezu: Kontsulta: oftalmologiako espezialista
Oftalmologia: begietako eta begiak mugitzen dituzten muskuluetako, betazaletako eta malkobideetako gaixotasunen azterketaz eta tratamenduaz arduratzen den espezialitate medikoa.
Medikuntzako ikasketak amaitu ondoren BAME trebakuntza eta hori egiaztatzen duen titulua jasotzen dute oftalmologoek.
Komeni da oftalmologoarengana joatea; 40 urtera arte, hiru edo bost urtez behin egin behar dira ikusmen-azterketa osoak. Berrogei urtera inguratu ahala, komeni da azterketa horiek bi urtez behin egiten hastea; 40 urtetik 65era, berriz, gomendatzen da urtean behin joatea oftalmologoarengana. Presbizia edo ikusmen nekatua detekta ditzakete azterketa horiek. 65 urtetik aurrera, berriz, maizago egin behar dira ikusmen-azterketa osoak, beharrezkoak baitira begietako zenbait gaitz diagnostikatzeko: kataratak, glaukoma eta makulako endekapena, besteak beste.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›