Kirol-errendimenduaren ebaluazio genetikoa

Bizi-kalitate ona edukitzeko, kirol-jarduera funtsezkoa da; halere, pertsona guztiek ez diote berdin erantzuten kirol-jarduerari. Izan ere, badira aldaera genetikoak pertsona batetik bestera eta, horregatik, norberaren genetika aintzat hartuta, kirol-entrenamendua pertsonalizatzea komeni da.
Kirol-entrenamendua elkarri lotutako faktore askoren emaitza da. Bi multzo nagusitan sailka ditzakegu: faktore genetikoak batetik, eta ingurumen-faktoreak bestetik. Faktore genetikoak DNA sekuentziaren aldaerak (poliformismoak) dira. Horren ondorioz, kirol-errendimendurako ezaugarri garrantzitsuak alda daitezke, hala nola erantzun muskularra, erantzun kardiobaskularra, eta hanturak eta lesioak izateko aukera, beste askoren artean. Proba honetan, kirola erregularki egiten duten pertsonentzako nahiz kirolari profesionalentzako faktore baliagarriak aztertzen dira. Analisi genetikoan sartzen da, gainera, eliteko kirolariengan areago ikusten diren eta diziplina batzuetan entrenamenduaz harago doan kirol-abantaila ekar lezaketen aldaeren azterketa.
Azterlan batzuek diotenez, faktore genetikoek % 20-% 50 bitarteko pisua dute kirol-errendimenduari lotutako zenbait ezaugarritan.
Ingurumen-faktoreen artean sartzen dira, berriz, dieta, entrenamendu- eta prestakuntza-mota, giroari lotutako baldintzak eta abar. Kirolari lotutako genetika ezagutuz, entrenamendua era pertsonalizatuan doitu ahal izango dugu eta kirolariengan ugariak diren lesioak izateko aldez aurreko joera ere ezagutu.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›