Ekografoak ultrasoinuko uhinak igortzen ditu; aztertzen ari garen objektuaren ehunaren kontra errebotatzen dutenean irudi bat sortzen da, eta ekografoari lotutako monitorean agertu.
Doppler ekografia proba ez-inbaditzailea da, eta odol-hodietako odol-jarioa kalkulatzeko balio du. Zehazki, frekuentzia altuko soinu-uhinak igortzen dira globulu gorrien aurka errebotatzeko, eta emaitza jasotzeko. Ekografoak uhin horiek interpretatu eta kolore jakin bat esleitzen die (normalean, gorria, horia, urdina).
Ekografia arruntean, irudiak sortzeko erabil daitezke soinu-uhinak, ez ordea odol jarioa erakusteko.
Ultrasoinuek ez dute inolako kalterik eragiten, ez dutelako erradiazio ionizatzailerik erabiltzen. Miatu nahi den eremuan gela ezartzen da, teknikak ez duelako inolako bide inbaditzailerik behar.
Zainei erasaten dieten gaixotasunak (zain-gutxiegitasuna, zain-tronbosia, zirkulazioa zailtzen duen arterien estutzea…) antzemateko tresna eraginkorra da eko dopplerra.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›