Eliteko kirolerako azterketa medikoa

ELITEKO KIROL-AZTERKETA MEDIKOA

Goi-mailako lehiaketa-kirolerako azterketa medikoa

160€ 150 €

Si eres cliente de IMQ dispones de descuentos mayores. Inicia sesión con tu usuario para acceder a ellos

IMQko Kirol Medikuntzako Unitateak, Bilboko IMQ Zorrotzaurre klinikako kanpo-kontsulten eremuan dagoenak, esperientzia egiaztatua duten profesionalak ditu, bai eta kirol-medikuntzako bi kontsulta, kirol-azterketa medikoen gela bat eta balorazio isozinetikoen gela bat ere, kirolariei beren osasun-egoerari buruz eta kirol-praktikaren ondoriozko lesio mota guztiei buruz aholkatzeko behar duten makineria guztiarekin.
Euskal Herriko kirol klub nagusiak, Athletic Club, Eibar eta Bilbao Basket, besteak beste, gure profesionalengan konfiantza dute euren kirolariak zaintzeko.
Mota guztietako azterketak egiten ditugu eta kirol azterketa medikoen eskaintza zabala dugu kirolari profesional eta zaleentzat.
• Aurrekari familiarrak eta pertsonalak.
• Azterketa medikoa: bihotz-biriketako auskultazioa eta lokomozio-aparatuaren balorazioa.
• Balantze morfoestetikoa.
• Zineantropometria gorputz-osaera eta koipearen ehunekoa baloratzeko.
• Elektrokardiograma basala.
• Esfortzu handieneko proba, laktatoak hartuta, bihotz-maiztasun zehatzak lortzeko entrenamendu eta lehiaketarako.
• Entrenamendurako eta kirol-baldintzak hobetzeko bihotz-intentsitate eta/edo pultsu egokiak lortzea.
• Kirol-medikuen txostena, gomendioak eta orientabideak jasotzen dituena
• Kirola egiteko gaitasunaren ziurtagiria




· Zerbitzuaren bonua deskargatzeak aukeratu duzun laguntzaileak zerbitzu-kalitate bikainarekin artatuko zaituela bermatzen dizu.

· Bonua deskargatzeak ez dakar kostu erantsirik emandako zerbitzuaren edo deskargatutako materialaren truke, salbu eta produktuen online dendan zerbait erosten baduzu.

· Deskargatutako bonuan agertzen den zerbitzua edo ondasuna laguntzaileari ordaindu behar zaio zuzenean, zerbitzua ematen den edo ondasun materiala eskuratzen den unean.

· Bonuan agertzen den prezioa edo deskontua errespetatu behar ditu laguntzaileak.

· Laguntzailearen zerbitzua eskuratzeko ordutegia eta modua errespetatu egin behar dira. Lokalizazioaren atalean daude zehaztuta.

· Zalantzarik edo galderarik baduzu, 900 373 537 telefono-zenbakira dei dezakezu, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edota info@imqbienstar.es helbide elektronikora idatz dezakezu bestela.

· Bonua deskargatu ondoren, eskaintzak balio-data zehatza dauka.

Ballets de Olaeta 4 48014 Bilbao

Webgunea: https://www.imq.es

Telefonoa: 944026967

~Cita previa de lunes a viernes ~Horario: Lunes, miércoles y viernes de 8:00 a 15:00 horas Martes y jueves de 14:00 a 20:00