Adinekoentzako edo mendekotasuna duten pertsonentzako aholkularitza

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Adineko pertsonari edo mendekotasuna duenari sor dakiokeen edozein zalantza argitzeko zerbitzua da, egoera fisikoa edo bakardadea ikusirik, berari egokitutako irtenbiderik onena bilatzeko.
Orotariko informazioa eskainiko zaio:
~ Nola sartu eguneko zentroan, eta tramitazioa egiteko laguntza.
~ Nola sartu egoitza batean eta zer dirulaguntza dagoen eta nola tramitatu daitekeen. Eta beharrezkoa bada, tramitazioa egiteko laguntza ere bai.
~ Nola egokitu etxea, adinekoaren egoera bereziaren arabera.
~ Nola lortu etxean behar dituen laguntzak (zaintzaileak, etxeko langileak, janari-zerbitzua edo zaintza-zerbitzua, adibidez).
Alferrikako tramiteak saihesten ditu zerbitzuak.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›