Erradiologia: irudi bidezko diagnostikoa

Agente fisikoen bidez (X izpien, ultrasoinuen edo eremu magnetikoen bidez, besteak beste) gorputz barruko irudiak sortzeaz eta irudi horien bidez gaixotasunak diagnostikatzeaz (eta, hein txikiagoan, pronostikoa egiteaz eta tratatzeaz) arduratzen den espezialitate medikoa da erradiologia. Irudi bidez diagnostikatzeko erradiologia-modalitate asko daude. Hauek dira, dena dela, ohikoenak:
—Erradiografia soila, erradiazio ionizatzaileak erabiltzen dituena
—Tomografia konputarizatua (TAC), hori ere erradiazio ionizatzaileen bidez
—Erresonantzia magnetikoa, eremu elektromagnetikoak erabiltzen dituena
—Ekografiak, soinu-frekuentzia altuko uhinak (ultrasoinuak) erabiltzen dituena
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: