Urdaila ebakirik egin gabe murriztea: Apollo metodoa

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Apollo izeneko teknika erabiliz murrizten da urdailaren tamaina.
Endoskopia gastrikoa egiten da (ebaki eta orbainik gabe, beraz) eta haren bidez sartzen da urdaila josteko tresneria. Ebakuntzaren bidez, urdailaren tamaina txikitu egiten da, elikagai gutxiago hartzeko, pertsona bizkorrago asetzeko eta, azken buruan, pisua galtzeko.
Anestesia orokorrarekin egiten da eta pertsonak egun bat eman behar du gutxienez klinikan.
Ebakuntza egin ondoren, elikadura-fase jakin batzuk igaro behar dira: 15 eguneko dieta likidoa, irabiatuak, esnea, jogurtak, zukuak eta abar edanez; dieta biguna etorriko da ondoren, eta dieta normala azkenik.
Obesitatea Baloratzeko Unitateko adituek gomendatuko diote pertsona obesoari zein den berari hobekien egokituko zaion teknika.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›