Kontsulta: obesitatea baloratzeko unitatea

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Obesitatea baloratzeko unitatean, pazientearen historia klinikoa osatu eta endokrinologiako espezialista batek azterketa fisiko osoa egin ondoren, pertsona bakoitzaren obesitate-motaren arabera gehien komeni zaion tratamendua aholkatuko diote.
Unitate horretan diziplina anitzeko profesionalak biltzen dira: endokrinologoak, esperientzia handiko zirujau digestiboak, endoskopista adituak… Pneumologoen eta psikiatren laguntzarekin batera, irtenbide egokia emango diote pazienteari, teknika bat edo beste erabiliz, beraren arazoa ezin hobeto konpontzeko.
Balorazioaren arabera, honako tratamendu hauetakoren bat gomendatuko dizute:
• Tratamendu kontserbadorea: bizimodua aldatzeari lotutako tratamenduak (elikadura aldatzea, jarduera fisikoa egitea edo farmako bidezko tratamendua).
• Teknika endoskopiko bidezko tratamendua: adibidez, baloi gastrikoa eta jostura gastrikoa (POSE eta Apollo).
• Kirurgia bariatriko bidezko tratamendua: by-pass gastrikoa edo gastrektomia bertikala izan daiteke.
Obesitate-batzordeak erabakitzen du tratamendua, diziplina anitzeko profesional-taldea bilduta: endokrinologoak eta nutrizionistak, kirurgia orokorreko profesionalak eta endoskopia digestiboaren alorrekoak.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›