No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Gastroskopiaren bidez, digestio-hodiaren goiko aldea (esofagoa, urdaila eta duodenoa) zuzenean ikusteko aukera daukagu.
Proba egiteko, sendagileak gastroskopioa edo endoskopioa erabiltzen du. Hodi luze eta malgua da, muturrean bideokamera duena. Horri esker, digestio-aparatuaren barneko irudiak lor daitezke pantaila baten bidez, gaixotasunik agertuz gero, sendagileak diagnostika dezan. Geroago aztertzeko ehun-laginak hartzeko ere balio du (biopsiak egiteko, alegia).
Izan ere, diagnostikatzeko bidea izatez gain, alderdi terapeutiko garrantzitsua ere badu gastroskopiak.
Endoskopian sedazioa erabiltzen da, normalean zain batean injektatuta. Horri esker, ez du minik eragiten, nahiz eta proba egin ondoren, beharbada, eztarrian traba pixka bat sentitu.
Endoskopia sedaziopean egin behar bada, garrantzitsua da pazientea beste norbaitekin joatea zentroa. Eta sedaziorik gabe egiten denean ere, beste norbaitekin joatea komeni da.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›