No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Aldian-aldian podologoaren kontsultara joatea komeni da, oina zaintzeko jarraibideak jaso eta tratamendua behar duten alterazioak zaintzeko.
Pazienteak etxetik irteterik ez badu, ordea, podologoa etxera eramateko aukera eskaintzen du zerbitzuak.
Atal honetan eskarmentu handiko laguntzaileak aurkituko dituzu, oinean izan dezakezun edozein alterazio tratatuko dizutenak. Adibidez:
— Maskurrak kentzea: maskurrak edo helomak gehiegizko keratina-piloak dira. Hala, larruazal-geruza lodiagoak agertzen dira, bata bestearen gainean, azkenean traba eta min ere egin dezakeen konkortxoa sortzeraino.
— Erpurukoak: azazkala larruazalean inkatzen da eta, ondorioz, inflamazio mingarria eta infekzioa ere eragin dezake. Azazkala larregi moztu dugulako edo azazkalaren formaren beraren ondorioz sortzen da.
— Azazkal lodituak: etengabeko igurtzien edo traumatismoen ondorioz, azazkala loditu egin daiteke.
— Hiperkeratosia edo orpoko edo oinazpiko gogorgunea.
— Oin diabetikoa prebenitzea. Diabetesak jotako pertsonei oin diabetikoa prebenitzeko aholkuak. Izan ere, odoljarioaren gabeziak ultzerak edo zauriak eragin ditzake oinean.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›