No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
hemen ere eskuratu dezakezu: Tabakoari uzteko tratamendua
Munduan osasun publikoak inoiz izan duen mehatxurik handienetako bat da tabakoa. Urtean 7 milioi lagun inguru hiltzen ditu, horietako 6 milioi kontsumitzaile zuzenak eta 890.000 inguru inoren kea arnasten duten ez-erretzaileak. Egungo izurriterik handienetako bat da tabakismoa. Europan, sei pertsonatik bat behar baino lehenago hilko da tabako-kontsumoaren eraginez.

Erretzaile batzuek tabakoari uzteko arazo larriak izaten dituzte, eta badirudi gene batzuek nikotinarekiko mendekotasuna erraz dezaketela. Izan ere, osasuna kaltetzeaz gain, mendekotasuna ere eragiten du tabakoak. Agerikoa da hori, pentsatzen badugu erretzaile gehienek tabakoari utzi nahi diotela, baina saioa egiten duten 10 erretzailetik bakar batek lortzen duela. Dena dela, medikazio eta aholkularitza egokia erabiliz, erabateko arrakasta lortzeko aukera dugu.

Azterketa askok azaleratu dute jende gutxik dakiela zer arrisku zehatz dakarren tabakoak osasunean, baina tabakoaren arriskuen berri duten erretzaile gehienek ohitura hori uzteko borondatea adierazten dutela.

Medikazioak eta aholkularitzak biderkatu egiten dute tabakoa utzi nahi duen pertsonak erabateko arrakasta lortzeko aukera.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›