Zahartzaroko arazo psikiatrikoak eta psikologikoak

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
hemen ere eskuratu dezakezu: Zahartzaroko arazo psikiatrikoak eta psikologikoak
Osasun mentalean espezializatutako ikuspegi bat behar du 65 urtetik gorakoen biziaroak. Aldaketa-garaia izaki, gorabehera hauek sor daitezke: egokitzeko arazoak, dolu-faseak maite den norbaiten heriotzagatik, distimiak, nahasmendu afektiboak eta depresioak. Sufrimendua eragiten dute bakardadeak, gaixotasun kronikoek edo gaitasun fisikoak zein kognitiboak galduz joateak, eta antsietate-nahasmenduak eta nahasmendu afektiboak sor daitezke.
Bestalde, biziaro horretan nahasmendu psikotiko kronikoak, narriadura kognitibo larria edo dementziak ager daitezke, eta arreta farmakologiko eta mediko intentsiboagoa behar izaten dute. Horrelakoetan, funtsezkoa da familiari ere laguntzea.
Hona hemen patologiarik ohikoenetako batzuk:
-Nahasmendu afektiboak, distimiak eta depresio kronikoak
-Nahasmendu bipolar egonkorrak
-Doluak eta egokitze-nahasmenduak
-Antsietate-nahasmenduak
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›