Giza komunikazioaren nahasmenduak eta hari lotutako funtzioak ikertu, diagnostikatu, birgaitu eta prebenitzeaz arduratzen den diziplina da logopedia.

Logopeda profesionalak logopediako osasun-diplomadunak dira.
Era askotako nahasmenduak tratatzen dituzte: mintzairari dagozkionak (afasia, alexia, etab.), mintzamenari dagozkionak (disartria edo hitz egiteko zailtasuna; mintzairarekin zerikusia duen mugimenduaren nahasmendua edo anartria…), irensketari dagozkionak (disfagia) eta abar.

Laburbilduz, logopedek egiten dituzten jarduera-mota ugarien artean aipatzekoak dira, besteak beste, irakasleei ondo arnas hartzen eta hitz egiten irakastea ahots-kordetako gaitzak saihesteko, haurrei fonemak ahoskatzen irakastea, afasia duten pertsonen komunikazio-arazoei aurre egiten laguntzea eta gorrei soinuak bereizten laguntzea.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: