Orotariko gailuak erabiliz giza gorputzeko deformazioak zuzentzeko edo prebenitzeko erabiltzen den teknika da ortopedia. Gailu ortopedikoei ortesiak esaten zaie, eta ez dira protesiekin nahasi behar (edozein arrazoi dela eta falta den gorputz-atala artifizialki ordezteko piezak dira protesiak).
Trauma bat, gaixotasun bat edo orotariko patologiaren bat duten pertsonek jo behar izaten dute ortopedistarengana, salgai dauden produktuetakoren bat erostera. Horrela, osasun-arazoak konpondu edo, sikiera, murriztu egin ditzakete.
Atal honetan, eskarmentu handiko ortopedia ezagunak aurkituko dituzu, laguntza teknikoak (aulki gurpildunak, garabiak, eskaren aurkako lastairak…) eskatzen dituzten orotariko egoerak konpontzen laguntzeko, etxean bertan ere bai.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: