Periodontzia edo tratamendu periodontala

hemen ere eskuratu dezakezu: Periodontzia edo tratamendu periodontala
Gaixotasun periodontalez arduratzen den odontologiako espezialitatea da periodontzia.
Gaixotasun periodontalak oietako gaixotasunak dira; hau da, hortzak estaltzen dituzten ehunak kaltetzen dituzten infekzioak. Gingibitisa eta periodontitisa dira gaixotasun periodontalik ohikoenak. Gingibitisa esaten zaio oien hanturari. Hortzen eta oien artean lertzoa pilatzen da eta, ondorioz, oiak handitu eta odola eragiten dute. Gaixotasuna garaiz tratatzen ez bada eta infekzioak aurrera egiten badu, periodontitisa eragin dezake. Fase horretan, oiek atzera egiten dute eta zoldu egin daitezkeen poltsak sortzen dira. Halako lesioek hortzari eusten dion hezurra kalte dezakete eta, azkenean, hortza galtzea eragin.
Gaixotasun periodontalen tratamendua desberdina izango da larritasunaren arabera; hasieran nahikoa izango da garbiketa edo kuretajea egitea, baina kasurik larrienetan kirurgiara ere jo beharko da.
Halako arazoei konponbidea ematen eskarmentu handia duten dentistak hautatu ditugu hemen.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›