No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
By-pass gastrikoa laparoskopia bidez egiten den kirurgia-mota da, pisua murriztea helburu duena. Zehazki, urdailaren tamaina txikitzen du, 25-30 zentimetro kubikoko tamainako zakutxoa uzteraino. Zuzenean lotzen da heste meharrarekin eta, hartara, helburu bikoitza lortzen da: batetik, urdaila txikituz lasterrago asetzea lortzen da; bestetik, zuzenean heste meharrarekin lotuta egonik, elikagaiak zuzenean joaten dira hesteetara, eta gutxiago xurgatzen dira.
Kirurgia bariatrikoa da paziente obesoen luzaroko argaltzea lortzeko biderik egokiena, bai eta pisua murrizteko bide ez-kirurgikoak erabili eta huts egin dutenentzako irtenbiderik egokiena ere.
Prozedura segurua eta eraginkorra da, baina denbora bat behar du ebakuntza egin ondoren pazientea erabat suspertzeko, anestesia erabiltzen delako eta urdailean egindako kirurgia dela eta. Dena dela, laparoskopia bidez egiten denez, kirurgia ireki batean baino askoz bizkorrago egiten da susperraldia.
Lehen astean atsedenaldi erlatiboa egingo du pazienteak, eta batez ere janari likidoak hartuko ditu. Gero, pixkanaka, testura biguneko janaria edo likidoa hartzen hasiko da (pureak, barazkiak, zopak, haragiak, arrainak…) harik eta lau astera, gutxi gorabehera, dieta normalari ekin arte, betiere sendagileak edo nutrizionistak emandako argibideen arabera.
Teknika horren bidez gehiegizko pisuaren % 80 ere gal daiteke, baina funtsezkoa da pazientea buru-belarri sartzea prozesu horretan.
Obesitatea Baloratzeko Unitateko adituek gomendatuko diote pertsona obesoari zein den berari hobekien egokituko zaion teknika.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›