No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
hemen ere eskuratu dezakezu: Pelbis zoruaren errehabilitazioa
Organo batzuen (uteroaren, baginaren, maskuriaren eta uzkiaren) euskarri gisa jokatzen duen hezur, muskulu eta tendoien multzoari esaten zaio pelbis-zorua edo perinea. Eremu hori nasaituz edo malgutuz gero, zenbait nahasmendu sortzen dira; adibidez, gernu- eta gorotz-ihesa, edota uteroko edo uzkiko prolapsoa. Nahasmendu horiek ongiez fisiko eta psikologiko ugari sortzen dituztenez, oso garrantzitsua da prebenitu eta tratatzea.
Badira zenbait kausa pelbis-zorua ahultzeko: erditzea, menopausiarekin batera etortzen den estrogenoen gabezia, obesitatea, idorreria kronikoa eta beste. Gizonei dagokienez, prostatako kirurgiaren ondoren ere sortzen da.
Pelbis-zorua errehabilitatzeko, ariketa fisikoak eta bestelako jarduketak ere egiten dira, eremu hori indartzeko eta, horrenbestez, aipaturiko nahasmenduak prebenitu eta tratatzeko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›