No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Kolonoskopia oso ohiko proba da, digestio-aparatuko eta zehazki koloneko gaixotasun ugari diagnostikatzeko erabiltzen baita. Kolonoskopioaren bidez egiten da: zentimetro bateko diametroa eta 122-183 cm-ko luzera duen hodi malgua da, uzkitik sartu eta kolon osoa zeharka dezakeena. Hestea ikusteko aukera ematen du, muturrean duen bideokameraren irudiak monitore batean agertzen baitira.
Gainera, hodiaren bidez bestelako proba diagnostikoak ere egin daitezke, hala nola biopsiak hartzea edota hesteetako polipoak edo tumoreak kentzea.
Kolonoskopiak 30-45 minutu inguru irauten du; alabaina, polipoak edo bestelako gaitzak antzemanez gero, luzatu egin daiteke. Behin proba amaituta, pazientea suspertze-gelara eramaten dute.
Normalean lasaigarria ematen diote eta probak ez du minik egiten.
Hori bai, nahitaezkoa da hesteetan hondakin fekalik ez egotea; horregatik, laxante batzuk hartu behar izaten dira, ahoz edo enema bidez. Proba egin baino egun bat edo bi lehenago hartzen dira substantzia horiek.
Kolonoskopia egiteko, ezinbestekoa da sendagilearen agindua edukitzea.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›