Jantzi azken modan Primarkekin eta eskuratu % 5eko deskontua Primarken opari-txartela erostean

Primarki esker, prezio ezin hobean eskura ditzakezu modako eta edertasun eta etxerako produktuen azken joerak.

% 5eko deskontua

Hornitzaileak baldintzak edonoiz aldatzeko eskubidea dauka. Kontsultatu Primarken opari-txartelaren erosketa-webgunean erosketaren unean indarrean dauden baldintzak.

  • Edozein zalantza argitu edo gorabehera jakinarazteko «Laguntza behar duzu?» aukeran klik egin behar duzu, hornitzailearen webguneko goiko aldeko eskumaldean.

  • Erosten diren opari-txartelak erosketa-herrialdeko Primark dendetan bakarrik erabil daitezke (Primarken edozein kontzesio alde batera utzita, Selfridges dendetakoak barne).
  • Opari-txartel elektroniko honek barra-kode bat du, eta kupoia inprimatu behar da ordainketaren unean dendan erakusteko.
  • Inprimatutako txartelak baino ez dira onartuko.
  • Txartela azken aldiz erabiltzen denetik 2 urtera iraungiko da.
  • Diru-itzulketa opari-txartelaren zenbatekoaren gainean aplikatuko da, ez erosketaren prezioaren gainean.
  • Txartela eskuratu ondoren, ez da itzulketa edo aldaketarik egingo.

7/2012 legearen 7. artikuluak arau-hauste mota berri bat jasotzen du lehen (1) atalean: ezin izango da eskudirutan (moneta nazionalean edo atzerrikoan) inolako ordainketarik egin, aldeetako bat enpresaburua edo profesionala bada eta ordainketaren zenbatekoa 2.500 eurotik gorakoa bada.

% 5eko deskontua Primarken opari-txartela erostean.

Nola aurreztu Primarken opari-txartelarekin?

  • Eman izena erosketa-webgunean.
  • Baieztatu izena emateko erabili duzun helbide elektronikoa.
  • Sartu berriro webgunean zure erabiltzailea eta pasahitza erabilita.
  • Gehitu txartela (unitateen hautaketa...)
  • Erosketa behar bezala gauzatu dela baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu.
  • Jo eremu pertsonalera (goian eskuinaldean).
  • Hortxe ikusiko dituzu zure erosketa guztiak; orduan, opari-txartela zeinetatik atera nahi duzun aukeratu behar duzu.
  • Sakatu «Transferentzia egin» botoia.
  • Pdf bat irekiko zaizu, Pin batekin (Pina kopiatu).

Inprimatu pdf-a eta erakutsi hurbilen daukazun Primark dendan