Kirolerako gaitasuna egiaztatzeko azterketa medikoa

ELITEKO KIROL-AZTERKETA MEDIKOA

Goi-mailako lehiaketa-kirolerako azterketa medikoa

35€ 25 €

Si eres cliente de IMQ dispones de descuentos mayores. Inicia sesión con tu usuario para acceder a ellos

Osasun-zerbitzuak ematen dituen enpresa bat gara, eta gure bezeroei, hobby edo federatu gisa kirola egiten duten guztiei, beren osasun-egoeraren balorazioa eskaintzeko beharretik sortzen da. Balorazio hori kirola egitera ez ezik, bizitzara ere bideratuta dago.
Gure enpresak, batez ere, kirolariak kirolik egin dezakeen jakin nahi du, bere organismoak egingo duen ahaleginari erantzungo diola bermatuta. Hau da, gure enpresaren helburu nagusia kirola osasuntsu egin ahal izateko prebentzioa da.
~ Historia klinikoa
~ Miaketa fisiko osoa Ruffierren test egokituarekin: kirolariaren miaketa fisiko osoa, bai buruko eta lepokoa, bai bihotz-biriketako auskultazioa, bai sabeleko haztapena, gorputz-adarren balorazioa eta muskuluen osteo miaketa. Azterketa antropometriko bat egiten dugu, bai eta bihotz-errekuperazioari buruzkoa ere, pultsu eta tentsio basala neurtuz eta esfortzuaren ondoren eta Ruffier test egokitua eginez, kirolariak esfortzuari ematen dion erantzuna ikusteko.
~ Espirometria: kirolariaren birika-gaitasuna neurtzen dugu.
~ Elektrokardiograma: atsedeneko elektrokardiograma egiten dugu.
~ Ikusmen-kontrola: ikusmen-zorroztasuna kontrolatzen dugu, kirolariaren ikuspegia baloratzeko.
~ odolaren eta gernuaren analisia: borondatez egingo zaizkie hala eskatzen duten kirolariei.
~ Emaitzak, gomendioak eta kirolerako gaitasun-ziurtagiria jasotzen dituen txosten medikoa.
Oharra: kirol talde edo kluben kasuan eskaintza deskontu handiagoarekin izan daiteke. Informa zaitez


· Zerbitzuaren bonua deskargatzeak aukeratu duzun laguntzaileak zerbitzu-kalitate bikainarekin artatuko zaituela bermatzen dizu.

· Bonua deskargatzeak ez dakar kostu erantsirik emandako zerbitzuaren edo deskargatutako materialaren truke, salbu eta produktuen online dendan zerbait erosten baduzu.

· Deskargatutako bonuan agertzen den zerbitzua edo ondasuna laguntzaileari ordaindu behar zaio zuzenean, zerbitzua ematen den edo ondasun materiala eskuratzen den unean.

· Bonuan agertzen den prezioa edo deskontua errespetatu behar ditu laguntzaileak.

· Laguntzailearen zerbitzua eskuratzeko ordutegia eta modua errespetatu egin behar dira. Lokalizazioaren atalean daude zehaztuta.

· Zalantzarik edo galderarik baduzu, 900 373 537 telefono-zenbakira dei dezakezu, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edota info@imqbienstar.es helbide elektronikora idatz dezakezu bestela.

· Bonua deskargatu ondoren, eskaintzak balio-data zehatza dauka.

Bulevar de Beurko nº 4 local 5 48902 Barakaldo

Webgunea: https://www.deporcheck.com

Telefonoa: 944396692

Cita previa al tfno.: 94 439 66 92