Bidaia hau zurekin egingo dugu. Vincci hotelak % 15etik aurrerako deskontuarekin

Vincci hotel guztietan % 15etik aurrerako deskontua eskura dezakezu, % 40rainoko deskontu metagarriarekin. Ezeztatze-politika berri malguagoekin!

% 15etik aurrerako deskontuak

Vincci Hotelak, lau eta bost izarretako hotelen nazioarteko katea Espainian, Portugalen eta Tunisian. Bezero bakoitzaren denborari eta konfiantzari merezi duten balioa emateko lan nekaezinean ari den taldea da.

Zerbitzuaren kalitatearen bikaintasuna, paregabeko ingurunea eta eraikin bereizgarri eta abangoardisten izaera uztartzen ditu, aisialdia eta negozioa jarduera huts bat baino gehiago, goitik beherako esperientzia bat izan daitezen. Bidaia eta egonaldi bakoitzean esperientzia paregabe bat bizi nahi duten bezeroak ardatz hartuta diseinatu eta sortu ditu bere hotelak.

  • Deskontua EZIN DA Vincci Smart programarekin konbinatu.
  • Prezioek deskontua aplikatuta izango dute dagoeneko. Bada, ez da inolako koderik sartu behar.
  • VINCCI MY CITY tarifadun prezioek ez dute deskontu gehigarririk izango.
  • Hotelaren erabilgarritasun-egoeraren eta daten mende.
  • Erreserba egiteko unean adieraziko dira ezeztatze-politikak eta erreserbaren baldintzak.
  • Vincci hotelen oraingo eskaintzak, IMQ Bienstar guneko bezeroa erabiltzaile izateagatik % 15eko deskontuarekin metatu daitezkeenak, ez dira IMQ Bienstar gunearenak. Beraz, eskaintza horien baldintzak kontsultatzeko, Vincci Hotelen webgunera jo beharko duzu.
  • Vincci hoteletan dagoeneko erreserba bat egin duten edo egonaldia atzeratu nahi duten bezeroek erreserba egin den hotelarekin harremanetan jarri behar dute, edo, bestela, baldintza bereziak kontsultatu behar dituzte webgunean: vinccihoteles.com.
  • Kontsultatu hemen segurtasuna bermatzeko ezarri diren osasun-protokoloak.

Eskuratu % 15etik aurrerako deskontua, webguneko edozein sustapenekin metatu daitekeena.

  • Gutxienez % 15eko deskontua erreserba egiterakoan eskuragarri dagoen tarifarik onenaren gainean.
  • Vincci Hotelak Espainian, Portugalen eta Tunisian.
  • Erreserbatu orain hirigunera joateko bidaia edo zure udako oporrak hondartzan.

Hiri- eta opor-helmugak

Aprobetxatu zure deskontuarekin metatu ditzakezun oraingo eskaintzak:

  • Hartu aurrea eta aurreztu!: 15 egun lehenago erreserbatuz gero, % 10eko deskontua eskuratuko duzu. Dirurik ez da itzuliko
  • Hartu aurrea eta aurreztu!: 30 egun lehenago erreserbatuz gero, % 10ko deskontua eskuratuko duzu.
  • Hartu aurrea eta aurreztu!: 60 egun lehenago erreserbatuz gero, % 20ko deskontua eskuratuko duzu.
  • Hartu ostatu 3 gauez eta aurreztu!: 15 egun lehenago erreserbatuz gero, % 15eko deskontua eskuratuko duzu.

Ezeztatze-politika berri malguagoekin!

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu politikak webgunean. Orain, inoiz baino malguagoak! *Politikak erreserba egiten den uneko eskuragarritasunaren mende daude, eta aldaketak egon daitezke.