Autoen eta helmugen sorta zabala, % 20erainoko deskontuekin

Zure bidaia Hertz-ekin. Autoa bada falta zaizun gauza bakarra, alokatu % 20erainoko deskontuarekin. Zoazen lekura zoazela… Bidean aurrera Hertzekin!

Gehienez %20ko deskontua

Hertz, konpainia liderra da auto eta furgoneten alokairuan.

Hertz uneoro bezeroen beharretara egokitzen dakien enpresa bat da, konfiantza osoa izateko beharrezkoak diren bermeak eskaintzen dituena: segurtasuna, kalitatea, zerbitzu baloratua eta teknologiaren aldeko etengabeko apustua, sekula ahaztu gabe bezeroei arreta eskaintzen dien bere ondasunik preziatuena giza kapitala dela.

Ibilgailua leihatilan jasotzen duzunean, deskontu honetaz gozatu dezakezula egiaztatzen duen dokumentu bat eska diezazukete, enpresa-txartel baten, posta elektronikoaren edo deskontua gozatu dezakezula justifikatzen duen edozein dokumenturen bidez.

% 20erainoko deskontuaren baldintzak

  • Web bidezko aurreordainketa tarifari aplikatu ahal zaio, eta ez bulegoan egindako ordainketari.
  • Hertzen zuzeneko salmentaren tarifa orokorraren oinarriaren gainean kalkulatutako deskontua.
  • Deskontu bereziak Espainiako penintsulan, Kanarietan eta Balear uharteetan.
  • Kanariar eta Balear uharteetan, deskontu bereziak ezin dira erabili goi-denboraldian (Aste Santua eta uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arteko epea zein Gabonak), ez eta zuzenean HERTZen mahaira/bulegora aurretik erreserbarik egin gabe jotzen denean ere.

* Baldintzak % 10 alokairuan Europarako

  • Beti herrialde eta urtaro bakoitzaren araberako tarifa baldintzen arabera. Ez da aplikatzen goi denboraldian.
  • Kontsultatu gainerako baldintzak Hertz webgunean.

Egin bidean aurrera Hertzekin eta eskuratu % 20eko deskontu berezia IMQ Bienstar guneko kidea izateagatik.

Autoak

  • % 20 asteburuko tarifan Espainian
  • % 15 astegunetako tarifan Espainian
  • % 15 hileko alokairuen tarifan Espainian
  • % 15 premium ibilgailuen alokairuan
  • % 10eko deskontua Europarako alokairuan*

Furgonetak

  • % 5 furgoneten alokairuan Espainian