Adinekoentzako edo mendekotasuna duten pertsonentzako etxeko zaintzaileak

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Pertsona bat zaintzeak egunero-eguneroko harreman etengabea edukitzea eskatzen du, batez ere mendekotasuna duten pertsonei buruz ari bagara. Horregatik, pertsonak zaintzen aditua den profesional batek lasaitasuna ekarriko digu familia-ingurura.
Bereizi egin behar ditugu zaintzaileak eta etxez etxeko laguntzaileak. Zaintzaileek premia duten pertsonei laguntzen diete; etxez etxeko laguntzailea, berriz, etxeko lanez arduratzen da.
Zaintzaileen lanak dira, besteak beste, oinarrizko betebeharrak egiten laguntzea (elikadura, bainua, higiene pertsonala, janztea, bainugelara laguntzea…); lagun egitea eta bakartasuna ekiditea; medikamentuak hartzen dituztela bermatzea; erosketak egin eta janaldiak prestatzea; gorputz-jarrerak aldatzen laguntzea; pertsona altxatu eta paseatzen laguntzea; osasun-zentrora, ospitalera eta besteetara laguntzea; paseoaldiak egitea…
Desgaitasun motorra edo psikikoa dutelako edota mendekotasun-egoeran edo bakarrik daudelako, zaintzaileak behar dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua da, pertsonak ez duelako bere kabuz eguneroko jarduerak egiteko aukerarik.
Zerbitzua ematean berme osoa eskaintzen duten laguntzaileak aukeratu ditugu.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›