Endoskopia da aparatu digestiboko espezialitatean azken hamarkadetan izan den aurrerakuntzarik garrantzitsuena, lehenago susmatu baino egin ezin zena ikusteko aukera ematen duelako.
Endoskopiari esker, digestio-barrunbea ikusiz aztertzeko aukera dago, endoskopioa erabiliz.
Endoskopioa hauxe da: argitasun-sistema duen tutu bat, bideoari lotutako kamera baten bidez barneko bideak ikusteko aukera ematen duena. Ohiko endoskopiak diagnostikoa errazten du, barruan zer dagoen ikusi, biopsiak egin eta patologia gaiztoak eta onberak bereizteko aukera ematen duelako. Horretaz gain, polipoak erauzteko aukera ere ematen du eta, hartara, biharko lesio gaiztoa saihesten du. Prebentzio-helburu hori funtsezkoa da koloneko minbizian.
Endoskopia aurreratuari esker, bide biliarrean eta pankrean esku hartzeko aukera dago, eta tumoreen maila eta zabalera neur daiteke, endoskopia bidezko ekografien (ekoendoskopien) bidez. Gastroskopia eta kolonoskopia dira ohikoenak.
Kasu guztietan, beharrezkoa izanez gero biopsiak hartzen dira, mikroskopikoan aztertuz polipoak dauden ikusi eta erresekzioa egiteko. Gero eta endoskopia-teknika gehiago jorratzen dira, eta izen bereizi bat ematen zaie erabiltzen den tokiaren arabera: bronkoskopia (arnas-sisteman sartzen dena), ekoendoskopia digestiboa, ekoendoskopia bronkiala, hesteetako kapsula eta abar.
Profesional-taldeak erabakitzen du aurretiko zer prestatze-lan behar izango den kasu zehatz bakoitzean. Oro har, ahotik egiten diren endoskopietan pazienteak sei ordu eman behar ditu baraurik, ikuseremua oztopatuko duten janari-aztarnarik egon ez dadin.
Endoskopia uzkitik egiten denean, prestakin batzuk hartu behar dira aurretik, hesteak garbitu eta arrasto fekalik egon ez dadin. Interbentzio endoskopiko batzuetan, aurretiaz antibiotikoak eman eta ospitaleratu egin beharra egoten da.
Gainera, tratamendu antikoagulatzaile eta antiagregatzaile batzuk ere bertan behera utzi behar izaten dira, betiere sendagile arduradunaren zaintzapean. Izan ere, berak erabakiko du tratamendu horiek eten egin behar diren eta ordezko beste tratamendu batzuk ezarri behar diren.
Endoskopia sedazioaren edo anestesiaren eraginaren pean egiten da eta, beraz, ia ez du eragozpenik eragiten. Prozesu erosoa da gaixoarentzat.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: