Aho-zuloko eta inguruko egituretako (haginetako, oietako, ezpainetako, mingaineko, ahosabaiko, listu-guruinetako, masailezurraren artikulazioko, aho-mukosako, muskuluetako, nerbioetako, odol-hodietako…) gaixotasunak aztertzeaz, prebenitzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratzen den medikuntza-adarra da odontologia edo estomatologia.
Legez, odontologiako edo estomatologiako unibertsitate-ikasketak burutu dituen pertsonari esaten zaio dentista. Gainera, estatuko odontologoen edo estomatologoen elkargo profesionalean inskribatuta egon behar du. Kontzeptuak argi uztearren, hagin-protesikoak, higienistak eta klinikako laguntzaileak dentistari laguntzen diote, baina EZ dira dentistak eta ezin dute halakotzat jardun.
Jarduneko dentistek Haginlarien Elkargoko kideak izan behar dute, eta ikasketak burutu dituztenak baizik ezin dira inskribatu.
Interesgarria da odontologian erabiltzen diren termino batzuen esanahia hobeto ezagutzea:
— Hortzak zuritzea: hortzetako esmaltea kaltetzen ez duen printzipio aktibo ez-inbaditzailea duen gela ezartzen da. Gero, argi hotzeko lanpara bat aplikatzen da, gelak dituen molekula zuritzaileak aktibatzeko eta, ondorioz, esmaltea argitzeko. Hortz zuriagoak lortzen dira horri esker.
— Enpastea edo hortzeko zuloa ixtea. Txantxarrak eragindako zuloa garbitzea eta, ondoren, kalitate handiko material batez betetzea.
— Fluorizazioa: hortzetan fluor topikoa ezartzen da, txantxarrak agertzea eragozteko.
— Garbiketa: ahoa garbitzea da; izan ere, hortzak eskuilatzen ditugunean badira iristen ez garen lekuak, edota txantxarraren kontra aritzeko nahikoa iristen ez garenak. hortzetako plaka, lertzoa eta orbainak garbitzeko erabiltzen da.
— Azterketa: ahoa aztertzea, txantxarrak bilatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko.
—Hortz-zorroak: mindutako hortza estaltzen duen protesia da.
— Hortzeko karilla: konpositea ipintzea, hortzetako akats txikiak konpontzeko.
— Konpositea: erretxina konposatua ere esaten zaio. Txantxarrak eragindako zuloak estaltzeko edo hobekuntza estetikoak egiteko erabiltzen den materiala da.
—Hortz-inplantea: erro artifizialak dira, haginetan lotzeko bereziki diseinatzen direnak. Ondoren, «koroa» izeneko pieza ezartzen da erro artifizial horren gainean, hortz artifizial baten funtzioa bete dezan. Hala, galdutako hortzen ordez arituko diren hortz artifizialak ezartzeko eta eusteko oinarria dira hortz-inplanteak.
— Ortodontzia: hortz-gailu zuzentzaileen bidez hortzen kokapena zuzentzeko tratamendua da. Askotarikoa izan daiteke.
— Hortz-protesia: ordezko hortzak esaten diegun horiek. Eramaileak jarri eta kentzeko diseinatuta dago. Galdutako hortzen ordezkoa izateko erabiltzen da.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Hortz-inplantea

Odontologia orokorra

Ortodontzia

Periodontzia edo tratamendu periodontala