Oinetako gaixotasunak eta nahasmenduak aztertzen dituen osasun-zientzia da podologia.

Podologoak unibertsitate-ikasketak egin ditu eta, prozedura terapeutiko podologikoak erabiliz, oinetako gaitzak eta deformazioak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko ezagutza, trebezia eta gaitasuna du.

Ez dira nahasi behar podologoa (oinetako gaixotasunak tratatu eta sendatzen dituen osasun-profesionala) eta pedikura egiten duten pertsonak. Azken horiek tratamendu estetikoak baino ez dituzte egiten; adibidez, behatzetako azazkalak limatzea eta edertasun-produktuak (esmaltea, krema hidratatzailea…) ematea.

Podologian egiten dituzten proben edo tratamenduen esanahia hobeto ezagutzeko, horietako batzuk aipatuko ditugu:

— Kiropodia: oinetako azazkaletan maskurrak eta alterazioak kentzea, eragozpenak saihestu eta prebenitzeko. Gainera, larruazaleko gaixotasunik (onddoak edo papilomak, besteak beste) ote dagoen ere aztertzen da. Kiropodian sartzen dira behatzetako azazkalak moztu eta fresatzea, hiperkeratosia kentzea, maskurrak kentzea, orpoak fresatzea eta masaje erlaxatzaile baten bidez hidratatzea.

— Hiperkeratosia: presioaren edo igurtziaren bidez sortu ohi den eremu bateko zelulen hazkundeak eragindako larruazalaren loditasuna da.
— Helomak: maskurrak esaten zaien horiek. Bigunak izan daitezke, berriak badira, edota gogorrak. Presioaren edo igurtziaren bidez sortzen dira.
— Papilomak: giza papilomaren birusak sortutako oinetako garatxoak.
— Ortesiak: mugimendu edo posizio txarrak zuzentzeko kanpoko gailuak.

Urtean behin, behintzat, podologoarengana joan beharko genuke!!
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Podologia osasun-zentroan

Podologia osasun-zentroan: barne-zola pertsonalizatuak