Aurpegiko eta gorputzeko dermoestetika

Aurpegiko dermoestetikan aurpegia gaztetzeko teknikak erabiltzen dira. Hauek dira ohikoenak:
-Botoxa edo toxina bolutinikoa: aplikatzen den lekuan, aurpegiko zimurrak sortzen eta mantentzen parte hartzen duten muskuluak lasaitzen ditu. Substantzia dosi txikietan injektatzen da orratz fin-finak erabiliz, eta egun gutxira desagertu egiten dira zimurrak. Efektuak sei hilabete inguru irauten du.
-Peeling kimikoak edo dermoexfoliazioa: larruazaleko orbanak, orbainak eta bestelako lesioak kentzeko erabiltzen da. Gai kimiko batzuk aplikatuz, larrua ezkatatu eta kalitate hobearekin birsortzen da.
-Pixela: tratamendu horretan laserra aplikatzen da larruazaleko puntu edo pixel txiki batzuetan, zimur finak edo akneak utzitako orbainak ezabatu eta larruazala gaztetzeko.
-Betegarriak: zimurrak eta ildoak zuzentzeko eta aurpegiko gune batzuei bolumena emateko erabiltzen da. Gorputzak arazorik gabe xurgatzen ditu aplikatutako materialak, inolako ondoriorik eragin gabe. Gehien erabiltzen dena azido hialuronikoa da. Azido natural horrek ura atxikitzen eta kontserbatzen du eta, horri esker, handitu egiten da injektatzen den inguruaren bolumena. Asko erabiltzen da ildo nasogenianoetan eta ezpain-masailei bolumena emateko. Sei-hamabi hilabete artean irauten du.
-Hari tenkatzaileak: aurpegiko azala erortzen denean erabiltzen dira. Kolagenoa sortzen laguntzen duen polidioxanona izeneko substantzia duten hari batzuk ezartzen dira aurpegian eta horrek lifting-efektua eragiten du. Gorputzak hariak xurgatzen ditu.
~~Gorputzeko dermoestetikan era askotako lesioak moldatzen dira: zelulitisa, armiarma baskular edo teleangiektasiak, azalari eusteko tratamenduak, edema linfatikoa, larruazaleko ildoak, azal eroria, gorputzaren birmoldaketa… Teknikak ere oso ugariak dira: mesoterapia, presoterapia, ultrasoinuak, kabitazioa, soinu-uhinak, laserra, irrati-frekuentzia… Leku jakin batean pilatutako gantza birbanatuz, birmoldatu egiten dute gorputza.
~Nola funtzionatzen dute teknika horiek?
-Mesoterapian maiztasun baxu edo ertaineko korronteak erabiltzen dira mikroporoak irekiarazi eta aminoazidoak, bitaminak eta mineralak sartzeko, gantz metatua edo flazidotasuna dagoen lekuetan.
-Kabitazioan maiztasun baxuko ultrasoinuak erabiltzen dira, gantza disolbatu eta gorputzak errazago kanporatzen duen egoera likidora pasatzeko.
-Irrati-maiztasunean larruazala eta larruazalaren azpiko ehunak berotzen dira uhin elektromagnetikoen bidez. Barrualdeko geruzetan kolagenoa eta elastina sortzen da horrela, eta azala sendoago ageri da.
-Presoterapian presioa aplikatzen da larruazalean. Zirkulazio linfatikoa eta benen drainatzea aktibatzen dira masaje horren bidez.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: