Lan-arriskuen prebentziorako zerbitzua: osasunaren zaintza/azterketa medikoak

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
IMQ Prebentzioak lan-arriskuen alorrean jarduten du, eta enpresei, erakundeei eta pertsonei zuzenduta dago. Zehazki, enpresa, erakunde eta pertsonen lan-arriskuen inguruko prebentzio-beharra estaltzeaz gain, pertsonen osasuna baloratzeko eta hobetzeko era guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu, balio bereizgarria eskainiz bezeroei. Orobat, bestelako zerbitzu osagarriak ere jartzen ditu bezeroen esku, hala nola gidabaimena, ehizarako baimena berritzeko azterketa medikoak eta beste azterketa psikotekniko batzuk.
230 profesional, teknikari eta osasun-langiletik gorako taldea, 22 lantokitan banatuta; osasuna zaintzeko 19 zentro estrategikoki kokatuta; eta hiru bulego tekniko: bata Zamudion, bestea Donostia eta hirugarrena Gasteizen. Horrek guztiak ahalbidetzen du gaur egun EAEko prebentzio-alorreko konpainia liderra izatea.
Honako hauek biltzen dira gure profesional-taldean:
¬ Goi-mailako prebentzio-teknikariak.
¬ Erdi-mailako prebentzio-teknikariak.
¬ Administrazioa.
¬ Lan-medikuntzan espezializatutako sendagileak.
¬ Erizainak.
¬ Klinikako laguntzaileak.
-----Balioak
¬ Bezeroentzako arreta:
Entzuketa aktiboaren bidez, ideiak eta irtenbideak aurkitzen ditugu, gure zerbitzuaren efizientzia bermatzen duten kalitate-parametroak eskainiz, betiere.
¬ Profesionaltasuna:
Esperientziaren eta etengabeko ikaskuntzaren funtsezko elementua delakoan. Arintasunez jarduten dugu, gure helburuak lortzeko, buru-belarri eta malgutasunez jokatuz.
¬ Konpromisoa:
Proiektu bera partekatzen dugu eta haren alde egiten dugu; geure bezeroez, hornitzaileez eta taldeez arduratzen gara eta KONFIANTZA-ingurunea sortzen dugu.
¬ Laguntzaile-taldea:
Talde-lanean aritzen gara, denok helburu beraren bila, nork bere ezagutzak eta esperientzia emanez.
¬ Zintzotasuna:
Gardentasunez, errespetuz eta koherentziaz jokatzen dugu beti.
Arriskuak prebenitzeko jardueren artean sartzen dira:
------Osasunaren zaintza:
IMQk enpresan espezializatutako osasun-profesionalak ditu 19 lantokitan banatuta, osasun-zerbitzuak eskaintzeko.
-----Eremu teknikoa:
¬ Segurtasun industriala
¬ Higiene industriala
¬ Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua
Autonomoei lan-arriskuen prebentzioa kudeatzen lagundu nahi diegu, 171/04 Errege Dekretuak enpresa-jardueren koordinazioari buruz xedatzen dituen baldintzak betetzeko, eta autonomoen eta lantoki berean diharduten hirugarrenen prebentzio- eta babes-maila ziurtatzeko.
Prebentzio-teknikari batek emango dizkio enpresa-koordinazioari lotutako aholkuak, alor horretako eskakizun guztiak bete ditzan, eta beharrezko txosten teknikoak ere egingo ditu, autonomoaren hautapenaren arabera.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›