Obesitatea: tratamendua

Osasunaren Mundu Erakundearen (OMEren) arabera, gaur egun 1.200 milioi lagunek dute gainpisuari edo obesitateari lotutako arazoa; antzeko kopuruak, berriz, desnutrizio-arazoa du. Gaur egungo joerari eutsiz gero, 2040. urtean Europako biztanle guztiek izango dute gainpisuari lotutako arazoa. Espainian, Osasunaren Nazio Inkestak (ONI, 2013) dioenez, 2 eta 18 urte bitarteko espainiarren % 27,8k gainpisu- edo obesitate-arazoa du, bi sexuetan antzeko ehunekoan. Helduei dagokienez, 18 urteko edo gehiagoko biztanleen % 17k obesitateari lotutako arazoa du (gizonezkoen % 18k eta emakumezkoen % 16k).
Tabakismoaren ondoren, obesitatea da bigarren heriotza-arrazoi saihesgarria. Obesitate morbidoaren kasuan, 6-14 urtez laburtzen du bizi-itxaropena. Gorputzaren masa-indizearen arabera neurtuta, gorputzean gantz gehiegi edukitzea da obesoa izatea.
GMIa lortzeko, pertsonaren pisua (kilotan) altuerarekin (metrotan) zatitzen da, eta emaitzaren karratua egin. GMIa 30etik gorakoa bada, obesitatea agertzen da; 40tik gorakoa bada, obesitate morbidoa.
Obesitatea gaixotasun askorekin lotuta dago; zehazki, gaixotasunak agertzea errazten du, gaixotasuna agertu ondoren garatzen lagundu, eta pronostikoa txartzen du gainera. Gaixotasun horien artean daude kardiopatia iskemikoa, 2 motako diabetesa, hipertentsioa eta loaren apnea. Gainera, minbizi-mota batzuk izateko arriskua handitzen du. Obesitatearekin batera nahasmendu psikologikoak ere agertu ohi dira.
Obesitatea azaltzeko kausa medikoak badauden arren, kausa nagusiak beste batzuk izaten dira: jarduera fisikorik ez egitea, jatean ohitura txarrak izatea eta azukre askoko janari eta edariak kontsumitzea. Badira faktore genetikoak eta organikoak ere, batez ere emakumeei erasaten dietenak. Faktore sozioekonomikoak ere sartzen dira tartean.
Pisua jaisteko modurik eraginkorrena bizimodu aktiboa egitea eta elikadura osasungarria izatea dira. Batzuetan, farmako batzuk lagungarriak izan daitezke.
Halere, pertsonen ehuneko handi batek ez du emaitza egokirik lortzen behin eta berriro ahalegindu arren. Pertsona horiek bestelako teknika batzuk behar izaten dituzte, profesional espezializatuen eskutik.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

Kontsulta: obesitatea baloratzeko unitatea

Urdaileko baloia

Kirurgia bariatrikoa: by-pass gastrikoa

Kirurgia bariatrikoa: gastrektomia bertikala

Urdaila ebakirik egin gabe murriztea: Apollo metodoa

Urdaila ebakirik egin gabe murriztea: POSE metodoa