Aurpegian edo gorputzean jasan den alterazioa (istripu baten, ebakuntza baten, erredura baten edo sortzetiko akats baten ondoriozkoa) funtzionalki eta estetikoki berregitea da kirurgia plastiko konpontzailearen helburua.
Kirurgia estetikoa, aldiz, kirurgia plastikoaren espezialitate bat da. Haren helburua: osasun ona duten pertsonen ezaugarri fisikoak aldatzea, harmonia eta erakargarritasun handiagoa lortzeko. Hobetu nahi diren ezaugarri fisikoak sortzetikoak izan daitezke edo zahartze-prozesuaren ondoriozkoak.
Kirurgia plastikoaren adibidea izango litzateke sudurra hautsi ondoren sudurra berregitea. Kirurgia estetikoan, aldiz, arrazoi estetikoen ondorioz aldatuko genuke sudurra.
Gure sendagile espezialistek eskaintzen dituzten tratamenduak multzoka bereizi ditugu: adibidez, aurpegira bideratutakoak (blefaroplastia, otoplastia, errinoplastia…), bularretara bideratutakoak (bularra handitu edo txikitzea…) eta gorputzetara bideratutakoa (lipoeskultura, abdominoplastia…).
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: