No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Audiologiako aditu hautatuak aurkituko dituzu atal honetan. Produktu-aukera zabala eskaintzen dute: audifonoak, audifonoetarako ordezko piezak eta osagarriak, baita entzumena babesteko elementuak ere.
Audifonoak hobeto entzuteko gailuak dira; beraien bidez, pertsonaren bizi-kalitatea hobetu egiten da, lagunekin eta senideekin hobeto komunikatu edo, besterik gabe, gehien interesatzen zaizkien soinuak hobeto antzematen dituztelako.
Entzumenik eza osasun-arazoa da: sortzen duen kausa bilatzeko diagnostikoa eskatzen du, tratamendu egokiena eskaintzeko gero.
Gorputzeko organo jakin batzuei esker antzematen dugu soinua: soinu-uhinak antzeman eta burmuinera bideratzen dituzte, berak jakinarazteko zer soinu den. Soinua antzematea ahalbidetzen diguten organoak entzumen-sisteman biltzen dira:
~ Kanpoko belarria: agerian dagoen zatia da: belarria esaten diogun gorputz-atala, kanpoko entzunbidea eta tinpanoaren mintza, soinua dardara bihurtzen duena.
~ Erdiko belarria: dardarak hogei bider handitu eta barruko belarrira eramaten dituzten hezur txikiak dira.
~ Barruko belarria: barakuiluak eta ziliozko zelulek bulkada elektriko bihurtzen dituzte dardarak, burmuinera bideratzeko.
Honela dabiltza: bi belarriek soinu-uhinak jaso eta tinpanora bideratzen dituzte; tinpanoak dardara egin eta hezurtxoek barakuilura eramaten dituzte uhinak, eta azken horrek (likidoz beteta dago) nerbio-zelulak kilikatzen ditu, burmuinera bulkada elektrikoak eraman ditzaten. Azken horrek identifikatzen du, azkenik, soinu zehatz bakoitza.
Pertsona bakoitzaren arazoari irtenbiderik onena emango dioten laguntzaile adituak hautatu ditugu.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›