Bi sexuen gernu-aparatuari, guruin suprarrenalei eta erretroperitoneoari eta gizonezkoen ugalketa-aparatuari (inolako adin-mugarik gabe) eragiten dieten patologiak aztertzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratzen den espezialitate mediko-kirurgikoa da.
Urologiak zenbait azpiespezialitate ditu:
~Andrologia: gizonezkoen sexu- eta ugalketa-funtzioarekin lotutako alderdi guztiak aztertu, ikertu eta miatzen ditu.
~Urolitiasia: gernu-kalkuluak sortzen dituzten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzen ditu.
~Urologia onkologikoa: giltzurrunean, suparrenalean, maskurian, prostatan, barrabiletan eta zakilean sortzen diren tumoreak diagnostikatu eta tratatzen ditu.
~Endourologia: gernu-hodietan egiten diren esku-hartze diagnostikoen edo terapeutikoen multzoa, transuretralak, perkutaneoak, endoskopikoak edo irudizkoak. Oso arinki inbaditzailea den kirurgiatzat jo daiteke.
~3Dko kirurgia robotikoa eta laparoskopikoa: Da Vinci robotari esker, zirujauek ebakuntzarik zailenak ere egin ditzakete, ebaketa txiki-txikiak eginez eta inoiz ez bezalako doitasunez. Iraultza teknologikoa da: beso robotiko batek zirujauaren eskuen mugimenduak errepikatzen ditu, doikuntza handiz; horri esker, tratamendu kirurgiko eraginkorrak eta ez inbaditzaileak egin daitezke.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: