Umeen (jaiotzen direnetik nerabezaroa igaro arte) osasun fisikoaz, mentalaz eta emozionalaz arduratzen den espezialitate medikua da pediatria.
Medikuntzako unibertsitate-titulua eskuratu ondoren 4 urteko BAME prestakuntza egin du sendagileak, espezialitatea eskuratzeko.
Umearen adinaren arabera, gaixotasunak tratatzeko eta prebenitzeko ibilbide jakin bat egiten da. Horretaz gain, hazkundearen eta garapenaren jarraipena ere egiten zaio.
Pediatriaren barruan zenbait azpiespezialitate daude, hala nola neonatologia (jaioberrien espezialitatea), alergologia (alergien espezialitatea), nefrologia (giltzurruneko gaixotasunen espezialitatea), neurologia (nerbio-sistemaren espezialitatea), gastroenterologia (digestio-aparatuaren espezialitatea) eta abar.
Lehenengo eta behin orotariko pediatrak aztertu ohi du umea, eta beharrezkotzat jotzen badu, azpiespezialitate batera bideratzen du.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: